Monarkia konstituzionala estatu batzuetan indarrean dagoen sistema politiko mota bat da; antolaketa edo sistema politiko honetan, monarka bat (erregea edo erregina) da estatuburua, baina haren botereak oso mugatuta daude konstituzio baten bidez; horregatik, monarkia konstituzionalaren sistema politikoa duten herrialdeetan, benetan gobernatzen duena herriak demokratikoki aukeratutako gobernua da. Monarkia konstituzionala monarkia absolutuaren kontrakoa da.
Monarkia konstituzionalean, botereak bananduta daude: adibidez, legeak egiteko boterea (botere legegilea) ez dago monarkaren esku; legeak parlamentuan eztabaidatzen eta onartzen dira, eta gobernuak (botere betearazleak) jartzen ditu indarrean, monarkaren sinadurarekin edo haren izenean.
Zein herrialdetan aurkitzen dugu?
aldatuGaur egun, monarkia konstituzionalaren sistema politikoa Erresuma Batuan, Espainian, Belgikan, Herbeheretan, Suedian, Norvegian, Danimarkan, Luxenburgon, Japonian, Marokon, Jordanian, Thailandian eta beste zenbait herrialdetan dute, bakoitza bere berezitasun edo ezaugarri desberdinekin.