Mikelats Mari eta Majuren umea da. Bi semeen artean  gaiztoena. Bere anaia Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviako mitologiako Thor jainkoaren antzeko botereak ditu.[1]

Nekazariek izaki gaizto gisa ikusten dute. Elezahar baten arabera, ekaitzak eratzen ditu eta artalde eta uztaren aurka jaurtitzen ditu, ama errespetatzen ez zuten gizakiak zigortzeko.[2]

Bere anaiarekin batera deabruaren haitzulo batean ikasi zuen, bertan kultura zabala erakutsi zieten. Baina baldintza bat zegoen: ikasketak amaitu ondoren, bietako batek leku ilun hartan geratu beharko zuen. Garaia iritsitakoan, zorteak han geratu behar zuena Mikelats izatea erabaki zuen, baina bere anaiak, Atarrabik, hain zuen bihotz handia, azken unean esklabo bezala geratzea erabaki zuela, honela, Mikelatsek irten zen eta aske izan.

Irudia[3] aldatu

 
Mikelats eta Atarrabi deabruaren haitzuloan.







Erreferentziak aldatu


  1. «Mitologia de Vasconia - Otros genios» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. (Gaztelaniaz) Sunta. Mikelats – La Mitología. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. Sorgin. (2014-11-15). «Izena duenak izana du -Euskal Mitologia-: Quienes son ATARRABI y MIKETAS» Izena duenak izana du -Euskal Mitologia- (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).