Mexiko Hiriko hirigune historikoan dagoen katedrala.

Mexiko Hiria munduko hiririk garrantzitsuenetako bat da, azalera kontuan hartzen badugu munduko handiena delako eta biztanle gehien dituen hirugarrena, Tokio eta New Yorken atzetik. Gainera, Mexikoko hiriburua da.

Independentziaren Aingerua

DatuakAldatu

Mexiko Hiriak 1.495 km²-ko azalera dauka eta itsas mailatik oso altu dago, 2.240 metrora. Lehen esan dugu munduko hirugarren hiririk populatuena dela, eta hala da, hiriak berak ia 9 milioi biztanle ditu, baina kokatzen den eskualdeak dituen biztanle kopurua begiratzen badugu, zenbakia askoz ere handiagoa da: 19.704.125 (ia 20 milioi) biztanle.

HistoriaAldatu

Hiria 1325ean sortu zuten aztekek, aintzinako kondaira baten arabera, bertan aurkitu zutelako arrano bat suge bat jaten eta beraien sinismenen arabera, hori gertatzen zen lekua izan behar zuen hiria eraikitzeko lekurik onena. 1521ean espainiarrak iritsi eta aztekak menperatu zituztenean, hiri osoa suntsitu zuten eta estilo europarrean berreraiki. Mexiko Espainiako Erresumatik banandu zenean gerra latz baten ondoren, hiria Mexikoko Inperioko hiriburu izendatu zen.

Leku ikusgarriakAldatu

 
Mexiko Hiriko Arte Ederren jauregia.

Mexiko Hiriko lekurik interesgarri eta ikusgarrienetako bat hirigune historikoa da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Xochimilco ur-gaineko lorategiekin batera. Hiriaren beste ikur garrantzitsu bat Independentziaren Aingerua da, Paseo de la Reforma hiribide dotorean kokatzen da. Gaur egun museo den Chapultepec Gaztelua ere bisitatzeko moduko lekua da.