Meskita urdina, Istanbulen

Meskita musulmanen tenplua da, otoitz egiteko lekua.

Lehen meskita Kaaba izan zen, Meka hirikoa. Gaur egun musulmanen lekurik sakratuena da. Meskita asko eraikin handiak dira, minarete deitzen diren dorre batzuekin eta kupula ederrekin.

Arkitektura

aldatu

Meskita baten barruan beti egoten da espazio ireki bat fededunak batzeko eta otoitz egiteko, inolako altzaririk gabe. Elizetan edo sinagogetan ez bezala, meskitetan ez dago eserlekurik. Fededunek oinutsik sartu behar dute eta oinak garbitu, eta horregatik zorua alfonbraz edo tapizez estalita egoten da; zutik edo belauniko egoten dira otoitz egiten duten bitartean. Gizonak eta emakumeak bananduta egoten dira. Bestalde, meskitetan ez da inoiz estatua edo koadrorik egoten, eta musika eta kantua debekatuta daude.

Horma batean txoko bat egoten da, mihrab deitua, Mekaren norabidea erakusten duena, Islameko hiririk santuena baita. Haren eskuinaldean, eskaileradun plataforma bat dago, minbar deitutakoa. Imam deitzen diren buruzagi erlijiosoek eskailerak igotzen dituzte bertaraino, fededunen otoitza zuzentzeko.

Kanpoko dorre edo minareteak otoitzerako deia egiteko erabiltzen da. Muezzin deitutako gizon batek egiten du otoitzerako deia. Badira meskita handi batzuk sei minarete dituztenak.


Argazki galeria

aldatu