Txikipedia:Mentxebike

Mentxebikeak Errusiako langile talde bat ziren. Marxismoan eta sozialismoan bideratutako taldea ziren. Alderdi hau 1903. urtean sortu zen. Errusiar langile hauek komunista moderatuak ziren.

Sorrera aldatu

 
Pavel Axelrod, Julius Martov eta Alexander Martinov mentxebikeak Estokolmon 1917ko maiatzean.

Boltxebikeak beste talde bat ziren. Hasiera batean denak talde bat osatzen zuten baina denboraren bitartez bi taldetan banandu ziren. Beraietaz banandutakoak II.kongresua irabazi zuten, Lenin edukita taldeko buru. Aldiz beraiek galdu egin zuten, Julius Martov eta Pavel Axelord buru edukita. Bi taldeak bien ideien aurka zeuden, mentxebikeak nahiago zuten gerrarik ez egotea eta denboraren eraginarekin boterea ezartzea, aldiz beste taldea horren kontra zegoen.

Taldearen amaiera aldatu

Hainbat errepresio eduki ondoren, talde sozialista hau debekatua izan zen 1921. urtean. Taldeko batzuk beste alderdira sartu ziren eta besteak errenditu egin ziren.