Txikipedia:Melina Robert-Michon

Melina Robert-Michon   aldatu

 
Melina Robert-Michon

Mélina Robert-Michon (Voiron, Frantzia, 1979ko uztailaren 18a) atleta frantziarra da, disko jaurtiketan aditua da, eta harekin lortu du Rio 2016ko olinpiar txapeldunorde izatea.[1]

Kirol Ibilbidea aldatu

Bere arrakastarik handiena 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabaztea izan da, Sandra Perković kroaziarraren atzetik eta Denia Caballero kubatarraren aurretik. Munduko txapelketako bi domina ere irabazi ditu, zilarra Moskun 2013an eta brontzea Londresen 2017an.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mélina Robert-Michon. 2021-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Mélina Robert-Michon. 2021-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).