Txikipedia:Maule-Lextarre
Maule-Lextarre Zuberoako hiriburua da, Frantziako hegoaldearen parte dena.
Demografia
aldatu2950 biztanle ditu.
Historia
aldatuJatorriz, Maule eta Lextarre aparteko bi herri ziren eta 1841. urtean bat egin zutenean sortu zen Maule-Lextarre. Uhaitzandiko eihera eta zentral elektrikoak erabili zituzten eta hiria espainiar estatuko lehenetakoa izan zen argindarra izaten.
Geografia
aldatuUhaitzandi eta Auzet ibaiek zeharkatzen dute. 3 auzotan banatzen da: Lextarre, Maule Gaine eta Maule Pea.
Ekonomia
aldatuHistorian zehar, bertan egiten ziren espartinak oso ospe handia izan dute. Baina horrez gain, badaude gaur egun ere nekazaritzarekin lotuta dauden jarduerak.
Politika
aldatu2020. urtetik alkatea Louis Labadot da.
Euskara
aldatuBiztanleriaren ia %60a euskalduna da.
Toki esanguratsuak
aldatu- Andra Maria eliza