👶
Jaiotza
1867ko azaroaren 7a
Varsovia
💀
Heriotza
1934ko uztailaren 4a
Sancellemoz (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
fisikari
📷
Argazkiak
ikusi
Marie Curie, 1900eko erretratu batean.

Marie Curie edo, jaiotzez, Maria Skłodowska (1867 - 1934) Nobel saria irabazi zuen fisikari eta kimikari bat izan zen, Polonian jaiotakoa, baina frantses nazionalitatea hartu zuena. Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen, eta, gainera, bi aldiz irabazi zuen. Parisko Unibertsitateko lehen emakumezko irakaslea ere izan zen.

Biografia aldatu

Varsovia hirian jaio zen, baina 1891n Polonia utzi eta Parisera joan zen bizitzera[1]. 1894an Pierre Curie fisikari frantsesa ezagutu, eta berarekin ezkondu zen ondoko urtean. Elkarrekin, erradioaktibitateari buruzko ikerketa zientifikoak egiten hasi ziren. Biek batera irabazi zuten fisikako Nobel saria 1903an. 1906an, senarra istripu batean hil zitzaion. Mariek bere ikerketa-lanekin jarraitu zuen, eta 1911n kimikako Nobel saria irabazi zuen. 1934an hil zen; segur aski, erradioaktibitateak eragindako leuzemia baten ondorioz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Marie Curieren Biografia komikian) Bayarri, Jordi ( 1972-). (L.G. 2015). Marie Curie: radioaren aktibitatea (Koloreetako komikia, 34 or.). Ikaselkar ISBN 9788416438587. PMC 971642010. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).