👶 Jaiotza 1950eko azaroaren 11 Barakaldo |
🔨 Lanbidea unibertsitateko irakasle |
📷 Argazkiak ikusi |
Maribel Arriortua Bizkaitar kimikaria, ikertzailea eta irakaslea 1950eko azaroaren 11an jaio zen Barakaldon. 72 urte ditu.
Maribel, zientzia kimikoetan lizentziatua da. Beste alde batetik, mineralogia eta petrologia departamenduan irakasle da. Eta 1992tik katedradun lanetan dabil.
Biografia
aldatuZientzialari honek, Euskal Herriko unibertsitatean. ikasi zuen, Baina Lovainako unibertsitate Katolikoan ere. Izan ere, bere doktorego-tesiaren zati bat Lovaine-la-Neuveko unibertzitatean egin zuen.
Ikasketak egin zituen leku berberean egiten du lan irakasle bezala, hain zuzen ere Euskal Herriko unibertsitzatean. (Kristalografia eta Mineralogiako irakaslea izan zen.)
Egindako lanak
aldatuBere ikerketa nagusiena, erregai fosilen alternatibak aurkitzera bideratuta dago.
IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumenaren nahiz energiaren arloetan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalen ikerketan.
Sariak
aldatu2010ean Euskadi Ikerkuntza Saria eman zioten zientzia eta Teknologiaren modalitatean. (bideoa)
2012an Zientzia, Arte eta Letren Akademia den Jakiundeko kide numerarioa izendatu zuten.
2014an Eusko Jaurlaritzako zientzia-aholkularitzako batzordeko kide izendatu zuten, 2020ko horizontearekin Zientzia eta Teknologia Euskal Estrategia definitu zuen Batzorde hori.
2019. urtean, UPV/EHUren omenaldia egin zioten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Zientzietako jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.
Kanpo estekak
aldatuhttps://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/-/entrevista-a-maribel-arriortua