Txikipedia:Mari Jose Brust

Mari Jose Brust

Mari Jose Brust 1961-eko urriaren 18an jaio zen Arrosan, Nafarroa Beherean. Marmelada egilea da eta Irular marmeladetan lana egiten du, bere enpresan.

3 anai-arrebetan zaharrena da. 1981-eko martxoaren 7 an ezkondu zen. Iruritako Peio Arraztoarekin. 2 seme ditu, Mixel eta Xabi.

1997an erreximentak egiten hasi zen. Etxean mugurdiak zituztenez, hauekin egin zuen lehenengoa eta Elizondoko plazara eraman zuen saltzeko.

Fruitu desberdinekin esperimentoak egiten hasi zen eta gaur egun 18 zapore desberdin dauzka. Iruritan bere lantokia dauka, etxe bertan. Etxean, merkatuetan eta dendetan saltzen du.