👶 Jaiotza 1254ko irailaren 15a Venezia |
💀 Heriotza 1324ko urtarrilaren 8a Venezia |
🔨 Lanbidea merkatari |
📷 Argazkiak ikusi |
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1254ko irailaren 15a | |
Hil | 1324ko urtarrilaren 8 (69 urte) | |
Merkataria, abenturazalea |
Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, zetaren bideari jarraituz, Txinara ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela sutautsa edo bolbora Europara.
Ekialde Hurbilarekin merkataritza harremanak zituen familia bateko semea zen, eta 15 edo 16 urte zituenean ezagutu zituen aita eta osaba, Txinatik etorri zirenean, hain zuzen. Aitarekin eta osabarekin batera ekialderantz abiatu zen beste bidaia batean (1271) eta, Mongolia igaro ondoren, Kanbaluk-era (egungo Pekinera) iritsi ziren (1275).
Italiara itzuli eta Mediterraneo itsasoko borroka batean genoarrek preso hartu zuten eta handik Genoako espetxera eraman zuten. Rustichello da Pisa izeneko preso bati bere gorabeherak kontatu zizkion eta hark oïl hizkuntzaz eta italieraz idatzi zituen Polotarren ibilaldiak. Libururari Devisement du Monde (1298) izenburua eman zion Rustichellok. Espetxetik atera eta Veneziara itzuli zen; han hil zen, 70 urte zituela.
Irudiak
aldatu-
Kroaziako Korčula irlan dagoen etxe bat. Marco Polo irla horretan jaio zela uste da.
-
Marco Poloren bidaiak
-
Marco Polo eta bere anaia Kublai Khanen gortean
Kanpo-loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco Polo |