Txikipedia:Lusia Harris

Jaiotza aldatu

Lusia Mae Harris (Minter City, Mississippi, 1955eko otsailaren 10-2022ko urtarrilaren 18). Bere familiak nekazaritzan lan egiten zuten eta 11 anai-arreba zituen. Saskibaloi jokalari garrantzitsua izan zen.

 

Kirol ibilbidea aldatu

Ameriketako Estatu Batuekin zilarrezko domina lortu zuen 1976ko Montrelago Olinpiar jokoetan. NBA-ko talde batek drafteatu zuen lehen emakumea izan zen, 1977an pibot postuan jokatzen zuen, eta 1,91m neurtzen zituen. New Orleans-eko Jazz taldean 1977 draftean 7. txandan (137.postuan) hautatuta izan ondoren, Unibertsitateko jokalari izanda, DSU erakundeak berriz ere, titulu nazionala eskuratu zuen, Lousiana State Universityri 68-55 irabazita, Lusiaren 23 puntu eta 16 erreboterekin. Lusia legenda bat izan zen, jokalari gisa Delta Staten 3 txapelketa nazional irabazi zituena (1973-1977 artean jokatu zuen), emakumezkoen saskibaloi olinpiakoaren lehen puntuak lortu zituena (zilarra Montrealen, 1976an) eta Hall of Famen sartu zen lehen emakume afroamerikarra izan zen (1992an). Historia egin zuen saskibaloi munduan.