Tamesis ibaiaren mapa.

Tamesis ibaia (ingelesez Thames) Erresuma Batuko ibairik handiena da; hala ere, ez da oso luzea ez eta oso emaritsua (ur asko duen ibaia) ere. Ingalaterrako hegoaldea zeharkatzen du mendebaldetik ekialdera. Londrestik pasatzen da, Erresuma Batuko hiriburutik, alegia, bai eta Oxfordetik ere. Kemble izeneko herriaren ondoan du sorlekua, Cotswold Hillsche deritzan mendilerroan. Guztira, 346 kilometro ditu eta Ipar Itsasora isurtzen ditu bere urak. Haren arro inguruan 15 milioi lagun bizi dira.

Historiari begiratuta, Ingalaterran errepide onak eta trenbideak egon aurretik, Tamesis ibaia zen garraiobiderik garrantzitsuena merkataritzarako; hau da, salgaiak garraiatzeko. Geroago, garrantzi handia izan du Erresuma Batuaren industrializazioan; izan ere, industria asko kokatu dira Tamesis ibaiaren ertzetan.

Ikusi hau ere

aldatu