Tower Bridge (euskaraz Dorre Zubia) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubi altxagarria da eta Londresen kokatzen da, Tower Hamlets (iparraldean) eta Southwark (hegoaldean) udalerriak lotzen dituelarik. Londresko Dorretik hurbil dago eta honengandik hartzen du bere izena.

Tower Bridge
Tower Bridge
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaTower Hamlets
Koordenatuak51°30′20″N 0°04′31″W / 51.5056°N 0.0753°W / 51.5056; -0.0753
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1886ko ekainaren 21a
Inaugurazioa1894ko ekainaren 30a
Izenaren jatorriaLondresko dorrea
Arkitektura
ArkitektoaHorace Jones (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaHorace Jones (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua, Granitoa eta hormigoia
Estiloaarkitektura neogotikoa
Dimentsioak65 (altuera) m × 42,5 (kalatuaren tartea) m × 8,6 (kalatuaren tartea) m × 244 (luzera) m
side: 8.200 (arkurik luzeena) cm
Zentro: 61 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duTamesis
Eramaten duLondon Inner Ring Road (en) Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa1357515 eta 1385980
Webgune ofiziala

Batzuetan modu okerrean Londresko zubia bezala izendatzen da, azken hau ibaiaz gora dagoen hurrengo zubia da ordea. Zubia hau trukean etekinik atera nahi ez duen Bridge House Estates erakundeak mantentzen du eta Corporation of London-en agindupean dago.

Historia

aldatu
 
Tower Bridge zubiaren diseinua

XIX mendearen erdialdera zubi berri bat egiteko asmoa azaldu zen, baina Pool of London eremuraino sartzen ziren itsasontziei ezin zitzaien pasabidea itxi eta horregatik diseinu lehiaketa bat abiatu zen. 50 diseinutik gora aurkeztu ziren eta Sir Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen, eztabaida handia izan bazen ere. Jonesen injeniaria zen Sir John Wolfe-Barryk ere parte hartu zuen diseinuan.

1886 urtean hasi ziren eraikitzen. Bost eraikuntza enpresak hartu zuten parte eta 432 langile kontratatu ziren. Jones 1886an bertan hil zen eta George D. Stevensonek hartu zuen proiektuaren gidaritza. Zortzi urteren ondoren eta £1.184.000 kostuarekin 1894ko ekainaren 30ean ireki zituen ateak.

Iruditegia

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Metro geltokia:     Tower Hill

Kanpo estekak

aldatu