👶
Jaiotza
1992ko apirilaren 1a
Granada
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Mimi Doblas 2018

Miriam Doblas Muñoz 1992ko apirilaren 1ean Madrilen jaio zen espainiar abeslari eta dantzaria da. Artista espainiar hau Lola Índigo izen artistikoz da ezaguna.

Biografia

aldatu

Abeslari hau 1992ko apirilaren 1ean Madrilen jaio zen arren, txikitatik Granadako Huétor-Tájar herrian, Andaluzian, bizi izan da.

Abeslari lanetan hasi baino lehenago, dantzari eta koreografo lanetan aritu izan zen. Dantza irakaslea izan zen eta zenbait musikaletan parte hartu zuen. Honako artista ezagun hauekin aritu izan da dantzari lanetan: Chris Brown, Miguel Bosé, Sweet California, Enrique Iglesias, Marta Sánchez eta The Baseballs.

Fama Revolution

aldatu

Miriam Doblas telebistan lehendabiziz 2010. urtean ikusi genuen Cuatro telebista kateko Fama Revolution programan. Saioko laugarren kanporatua izan zen.

Operación Triunfo 2017

aldatu
 
Lola Índigo kontzertu batean OT 2017ko lehiakideekin

Miriam Doblasek Operación Triunfo 2017n parte hartu zuen bere burua Mimi edo Mimi Doblas izenarekin aurkeztuz. Televisión Españolako telebista-saio honetan izan zuen ibilbidea oso motza izan zen lehen kanporatua izan baitzen.

Tu cara me suena

aldatu

Tu cara me suena (TCMS), euskaraz Zure aurpegia ezaguna zait, Antena 3ko saio bat da. Mimik 2019. urtean parte hartu zuen saioko zazpigarren edizioan eta, bertan, finalera iritsi zen eta laugarren postua lortu zuen.

 

Diskografia

aldatu

Albumak

aldatu

Lola Índigok orain arte album bakarra argitaratu du:

  • Akelarre (2019)

Singlea

aldatu

Artista honek 2018ko uztailaren 20an "Ya no quiero ná" abestiarekin debutatu zuen eta nazioarte mailan, Espainian, platino hirukoitza ziurtatzea lortu zuen.

Sariak

aldatu

Lola Índigok honako sari hauek eskuratu ditu: