👶
Jaiotza
1996ko azaroaren 29a
Irun
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Leire Baños, erdilaria, irundarra
Leire Baños, erdilaria, irundarra

Leire Baños Irunen jaio zen 1996ko azaroaren 29an .Futbolari gipuzkoarra da, erdilari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Levante UD futbol-taldean jokatzen du. 12 zenbakia daramana. Atletismoan ibili bazen ere, futbola aukeratu zuen. Berak inoiz ez zuen amestu Champions-ean jolastea.

Ibilbideak aldatu

2013an, talde txuriurdinak fitxatu zuen zelai erdia indartzeko asmotan.

2019ko Maiatzaren 11en, klubarekin lehen titulua Erreginaren Kopa lortu zuen Granadan, Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala atera zen garaile, 2-1 emaitzarekin. 2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. Leirek sartu zuen hirugarren gola. 2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten Leirek sartutako golari esker. Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen. Aurten Levante taldera joan da Championsa jolastera.

Taldeak aldatu

Taldeak Urtea
Dumboa-Eguzki 2007-2009
Irun Artia 2009-2012
Oiartzun KE 2012-2013
Real Sociedad 2013-2021
Levante 2021-

Palmaresa aldatu