Lady Gaga 2016 urteko elkarrizketa batean.

Stefani Joanne Angelina Germanotta (1986, martxoak 28), gehiago Lady Gaga izen artistikoz ezaguna, estatubatuar abeslari, dantzari eta aktoresa da.

New York-ko Collaborative Arts Project 21 proiektuan ikasi zuen, New York University's Tisch School of the Arts-en, baina karrera utzi zuen bere abeslari izateko ametsa lortzeko.

Bere karrera musikala tabernetan eta eskoletako musikaletan abesten hasi zuen. Beranduago Akon izeneko ekoizle batek ezagutarazi zuen eta Interscope Records diskoetxearekin sinatu zuen. 2008an The Fame debut albuma atera zuen eta The Fame Ball Tour bira mundiala egin zuen. Ondoren, 2009 an The Fame Monster diska argitaratu zuen eta bertan Beyoncé abeslariarekin Telephone abestia atera zuen. Gero, {{txp|The Monster Ball Tour]] bira mundiala egin zuen. Born This Way (Honela jaioa) izan zen atera zuen hurrengo albuma. 2011 urtean atera zuen eta LGBTIQ+ eskubideak, arrazismoaren aurkako borroka eta feminismoa defendatu zituen diska honetan. EDM musika estiloko Artpop diska atera zuen 2013 urtean eta Artrave: The Artpop Ball Tour bira mundialean atera zen. 2014 urtean, Cheek To Cheek kolaborazio jazz albuma atera zuen Tony Benett abeslariarekin eta [[Cheek To Cheek Tour|Cheek To Cheek Tour}} bira egin zuten. 2016 urtean, Gagaren diskarik pertsonalena atera zen, Joanne izenekoa eta Joanne World Tour bira egin zuen.

Gaga-ren sinadura.

2015 urtean, bere akoresa izateko ametsa lortu zuen American Horror Story: Hotel saioan eta 2016 urtean American Horror Story: Roanoke saioan.

Lady Gaga Artrave: The Artpop Ball Tour biran.

2016 urtean, Gagak EEUU-ko ereserkia abestu zuen 50. Superbowl-ean eta 2017an LI [[Superbowl Halftime Show}}-a egin zuen.

2018 urtean A Star is Born filmean protagonista izan zen [[Bradley Cooper}}-ekin batera, sari ugari irabaziz.

Gaur egun, Gaga bere seigarren diska egiten ari da, ustez, aurten aterako dena. Horretaz gain, oso zurrumurru indartsuak daude Gagak kosmetiko marka bat (Haus Beauty) aurkeztuko duela esaten.