Kubabaren behe-erliebea.

Kubaba (𒆬𒀭𒁀𒌑) historiako lehenengo erregina ezaguna da. Duela 4.500 urte inguru bizi izan zen. Izenak "Baba distiratsua" edo "Zilarrezko Baba" esan nahi du.

Biografia

aldatu

Sumer inperioko errege-erreginen zerrendan agertzen den emakumezko erregina bakarra da. Kish hirian bizi zen eta handik agintzen zuen Sumerian.

Oso famatua izan zen bere garaian eta hurrengo mendeetan Kubaba izeneko jainkosa sortu zen. Mesopotamia guztian eraiki ziren Kubabaren omenezko santutegiak.

Irudia

aldatu

Kubaba erreginaren irudi asko aurkitu dira. Esku batean ispilu bat duela ikusten da eta beste eskuan granada fruita bat.