Kroketak

Kroketa saltsa lodi bat (bexamela, adibidez) eta oso fin txikitutako osagaien nahaste bat da.

Nola egin

aldatu

Arrautza eta ogi birrindutan nahastu eta frijitu egiten da. Horrela testura kurruskaria ematen dio. Forma borobil luzatua edo borobila izaten dute gehienetan.

Ezaugarriak

aldatu

Normalean gaziak izaten dira eta kolorea laranja edo urre antzekoa izaten da. Bero zerbitzatzen dira eta pintxo gisa jan daitezke edo postre gisa ere zerbitzatzen dira.

Jatorria

aldatu

Kroketa modernoa frantses jatorrikoa da, baina, teknika Antzinako Erromatik ezaguna da. Hasieran prestakuntza arrunta erabiltzen zuten, baina, denborarekin Europako sukalde askotako ohiko plater bihurtu ziren.

Prozedura

aldatu

Hotza dagoen bexamel puska bat hartu eta forma borobila eman. Gero bexamela arrautzetan pasa eta ondoren ogi birrindura bota. Hori egin ostean, olio beroa dugun zartaginean sartu eta bertan utzi egin arte. Egiten direnean zartaginetik atera eta sukaldeko papera duen plater batean jarri soberan dagoen olioa bertan geratzeko. Azkenik platera kendu eta jateko prest.