Kretazeoa (edo Kretazikoa) Mesozoiko izeneko garaiko azken zatia da.
Orain dela 145 milioi urte inguru hasi zen, eta duela 65 milioi urte inguru bukatu; beraz, 80 milioi urteko iraupena izan zuen.
Bi epe bereizten dira: Kretazeo goiztiarra eta Kretazeo berantiarra. Ez dago oso garbi zehazki noiz hasi zen Kretazoa, baina bukaera bai, iridio asko dagoen estratu edo geruza batekin lotzen delako. Dirudienez, Yucatán penintsulan (gaur egungo Mexiko) erori zen meteorito batek sortu zuen geruza hau mundu osoan ikus daiteke (Euskal Herrian, adibidez, Zumaian). Meteoritoaren talkak izaki bizidun askoren desagerpena eragin zuen; dinosauroen desagerpena, adibidez.
Kretazoaren aurreko garaia Jurasikoa da, eta ondorengoa Paleozenoa.
Kretazeoaren erdialdean sortu ziren gaur egun ezagunak ditugun petrolio-erreserben erdiak; batez ere, Mexikoko golkoan, Persiar golkoan eta Venezuelan.