Sagar-jotzaileak.

Kirikoketa zuzenean jotzen diren idiofonoen familiako musika-tresna bat da.

Nolakoa da? aldatu

Txalapartaren antzera, euskarririk gabe eta lurretik isolaturik ohol bat jartzen da. Hau jotzeko, sagarra jotzeko bi mazo erabiltzen dira, gutxi gorabehera metro eta erdikoak, eta zurezko bi mailu.

Nola jotzen da? aldatu

Bi jotzailek, zutik, bakoitzak mazo bana harturik, bertikalki ohola jotzen dute. Hirugarren batek, belaunikaturik, mailuekin jotzen du. Hiruen artean “konpas” moduko buelta edo ziklo bat osatzen dute kolpe bana emanez (ko-ke-ta).

Nondik dator kirikoketa? aldatu

Nafarroan sagardoa egitearen bueltan jaso zen “kirikoketa” izenarekin ezagutzen den ohitura hau, oraindik zenbait herritan, zaharrek gogoratzen dutena. Han ezagutu da jotzearekin batera lelo bat kantatzea. Kolpe bakoitzeko silaba bat sarturik honela dio lelo horrek: Alakiketa, alakiketa / Alakiketa, kiketa, kiketa / Sagarra jo dela, sagarra jo dela / Sagarra jo dela, jo dela, jo dela.