KELP ITSAS BELARRA

Kelp itsas belarra (Laminariales), gazteleraz Quelpo izenaz ere ezaguna, hainbat alga motentzat erabiltzen den izen orokorra da. Makroalga hauek, itsasoko arrokei itsatsita egon ohi dira, batez ere Zelanda Berriko koraletan zein ur epeletako ozeanotan. Itsas belar hauek laminaria ordenaren barruan kokatzen dira, eta hainbat mota ezberdin identifikatzen dira, hauen artean, alga arreak,  Laminaria hyperborea edota Laminariales deiturikoak.


Konposizioa edo osaera: aldatu

Kelp itsas belarrak gizakiarentzat beharrezkoak diren hainbat propietate ditu, esaterako: iodoa (zauriak sendatzeko), A, B, E bitaminak eta potasioa, kaltzioa edo burdina bezalako mineralak.

Izaki bizidun honek osasuntsu egoten laguntzen digu, esaterako:

  • Metabolismo on bat izaten laguntzen du (pisu egokia dugula jakiteko balio duena) tarteka jaten badugu.
  • Berezkoa duen antibiotiko natural batek, infekzioak ekiditen laguntzen du, batez ere gripe edota bular-estu garaian.
  • Zirkulazio-aparatuan ditugun globulu gorriak ekoizten laguntzen du (mineral eta bitaminei esker), eta honek  indartsu, energiaz beteta, eta gaixotasunen aurrean sendo egoten laguntzen gaitu.
   Ba al dakizu    

Bitxikeri bezala, Kelp-ak erradiazio eta metal astunetatik babesten gaitu. Gainera emakumeen aurdunaldian gomendagarria den bitaminak ditu, haurrarengan garapen egoki bat ziurtatzen duena.


Habitata eta kokapena: aldatu

 
Kelp itsas belarraren bizitokia

Itsaso epel eta hotzetako kostalde harkaiztsuetan bizi dira gehienak. Laminariales (Kelp) espeziea nagusi da Kaliforniako marearteko eremuan, eta itsas azpiko oihan handiak osatzen ditu. Zirkulu polar Artikoan eta Antartikoan ikus daitezkeen arren, Ipar ozeano atlantikoan eta ozeano barean du babeslekua batez ere. Oso azkar hazten dira eta baldintza egokietan egunean 30 zentimetro hazi daitezke. Beste zenbait espeziek, Sargassum algak adibidez, itsasoan flotatzen dute, talde handietan, eta kolore marroixka dute.

   Ba al dakizu    

Sagassum motako itsas belarrak esaterako, tamaina handia izatea gain, (30 metro izatera hel daitezke) probintzia baten tamainako azalera izan dezakete. Espezie honek ematen dio, hain zuzen ere, Sargazoen itasoari izena, Estatu Batuekin muga egiten duen Ozeano Atlantikoko eremua.




Nola ugaltzen dira? aldatu

Itsas belar hau espezie berdineko multzo handitan ugaltzen da, uraren gainazaletik hurbil. Batez ere, 8-39 metro bitarteko ur esparrutan egon ohi dira, nahiz eta salbuespen bezala, Meditarraneo itsasoan adibidez, 120 metro sakonerainoko uretan egon. Bizi-zikloa bi prozesuk osatzen dute: batetik, esporofito deituriko faseak, zelula mikroskopiko berriak sortzen ditu (espora, flageloak) ugalketan zehar garatuko direnak, gametofitoak sortzeko. Gametofito hauek, maskulinoak eta femeninoak dira, eta haien zelulak ugaltzen dituzte guztiz garatzeko.

   Ba al dakizu    

kelp itsas belarra gizakiarentzat beharrezkoak diren produktuak egiteko erabiltzen direla? Esaterako, iodoa eskuratzeko edo ongarriak egiteko...


Arriskuak eta mehatxuak! aldatu

 
Azken hamarkadan, helburu desberdinekin, izaki bizidun hauek masiboki landatu dira eta honek algen biztanleria kaltetu dute, gizakiaren esku-hartzea dela eta. Asian esaterako, mundu osoko %80 ekoizten da, urtean milaka tona salduz.


Gaur egun, alga hauek mehatxatuta daudela esan dezakegu. Batetik, maila lokalean itsas belar (espezie eta baso) hauei eragiten dieten arrisku handienetako batzuk hauek dira:

- Habitaten suntsipena, eraikuntzarako

- kutsadura/gizakiaren ekintza

- babesleku hauen esplotazioa

Mundu mailan aldiz, adituak larrituta daude, berotegi efektua edo aldaketa klimatikoa izaten ari den eraginaz. Zientzialariek ondorioztatu dute, Europako kostalde atlantikoan, azken hamarkadako biztaleria jaitsiera nabarmen hau, hein handi batean, aldaketa klimatikoari dagokiola, uraren tenperatura igoera dela eta.


Gehiago jakiteko: aldatu

Kelp Itsas belarrari buruz gehiago jakiteko, hemen uzten dizuegu interesgarria izan daitekeen esteka bat:

- KELP, A., & TIROIDES, A. Y. ALGA KELP: BENEFICIOS PARA LA SALUD.https://algamania.com/alga-kelp-beneficios-para-la-salud/

http://taxateca.com/ordenlaminariales.html