Txikipedia:Karta joko

Karta jokoa, kartekin jokatzen den edozein joko da. Mahai joko mota bat da, eta kartak dira jokoen ezaugarri nagusia. [1]

Kartak

aldatu
 
Esku bat karta sorta batekin

Mota askotako kartekin jolas daiteke, karta ingelesak, frantsesak eta espainiarrak adibidez. Kasu gehienetan, aurrealdean kartaren balioa edo ezaugarria agertzen da, eta atzealdea denek berdina izaten dute. [1]

Karta joko motak

aldatu

Baza jokoak

aldatu

Baza jokoetan, txandaro karta bat jokatzen du jokalariak. Jokoaren arabera, beste jokalariek txandatik kanpo erantzun diezaiokete jokaldiari.

Esaterako, briska jokoa. [1]

Konbinazio jokoak

aldatu

Jokoaren helburua jokalariak eskuan dituen kartak erabiliz nolabaiteko konbinazioak lortzea da, balio bereko kartak lotuz, makil berekoak, edo "eskilarak" eginez.

Adibidez, txintxona. [1]

Kartagabetze jokoak

aldatu

Joko hauen helburua ahalik eta karta gehien eskuan biltzea da. Gerra horrelako joko

sinple bat da.

Esate baterako, seiko urrea. [1]

Kartabiltze jokoak

aldatu

Helburua eskuan diren kartak erabiliz mahai gainekoak biltzea da.

Besteak beste, gerra. [1]

Harrapatze jokoak

aldatu

Helburua eskuan diren kartak erabiliz mahai gainekoak biltzea da.

Esaterako, eskoba. [1]

Karta konparaketan oinarriturikoak

aldatu

Joko hauetan jokalariek eskuan dituzten kartak aurkariekin konparatzen dituzte, puntuak lortzeko.

Adibidez, pokerra. [1]

Bakar-jokoak

aldatu

Bakar jokoak bakarrik jolasten diren jokoak dira. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i Karta joko. 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).