Seiko urrea 40 kartako espainiar karta-sorta batekin jokatu ohi den karta jokoa da. Jokoaren helburua eskuan kartarik gabe geratzea da, mahai gaineko kartaren baten ondoan jokatuz. Jokalari kopurua hiru eta zortzi artekoa izan daiteke, nahiz eta gehienetan lau edo bost pertsona aritzen diren.

Jokoan zehar kartak balioaren arabera jokatzen dira. Irudia "cinquillo" jokoari dagokio, seikoekin baino bostekoekin hasten dena.

Arauak aldatu

Jokoa hasi aitzin karta guztiak banatzen dira jokalarien artean, guztiek kopuru bera izan arte. Esan bezala, helburua karta guztiak jokatzea da, aurkariak baino lehen.

Seiko urrea duen jokalaria hasten da, karta hori mahai gainean ezarriz. Karta ondoko jokalariari pasako zaio, eta honek karta bat jokatuko du, ahal baldin badu. Karta jokatzeko honako baldintza bete behar da: jadanik mahai gainean den karta baten makil berekoa izan behar du, eta honen balioa baino bat gehiago edo gutxiago izan behar du. Honela, karta guztiak eskilara moduan jokatuko dira.

Jokoa seiko urrearekin hasten denez, makil hori izango da irekitzen lehena, baina beste makilak ere ireki daitezke, jokalari batek bere txandan makil horretako seikoa jokatzen baldin badu.

Jokalari batek bere txandan jokatzeko aukera baldin badu, behartua da karta bat jokatzera. Kartarik jokatu ezin baldin badu, paso eginen du eta txanda galduko du.

Karta guztiak mahai gainean ezartzen dituen lehen jokalariak irabazten du jokoa.

Aldaerak aldatu

Cinquillo jokoan seikoetatik hasi beharrean bostekoak dira makilak hasteko erabiltzen diren karta. Aldaera batzuetan, makila irekitzeko aukera duen jokalaria behartua da hori egitera.

40 kartako sorta erabili beharrean, beste karta sortekin joka daiteke, jakina. Karta sorta zabalagoa denean, seikotik hasi beharrean balio handiagoko karta bat hartu ohi da hasiera karta moduan.