👶 Jaiotza 1948ko irailaren 6a Beasain eta Gipuzkoa |
🔨 Lanbidea sukaldari |
📷 Argazkiak ikusi |
Karlos Argiñano Urkiola, 1948ko irailaren 6an jaio zen Beasainen. Sukaldaria da. Baina beste lan batzuetan ere aritu da: idazlea, enpresaburua, telebista aurkezlea, jatetxe jabea eta aktorea.
Bizitza
aldatuBetidanik gustatu izan zaio sukaldaritza. Txikia zenean etxean laguntzen zuen eta 17 urterekin Zarautzen ostalaritza eskola batean sukaldaritza ikasi zuen. Ondoren Zarauzko jatetxe batean egon zen lanean eta 1978an bere jatetxea ireki zuen Zarautzen. 1990ean telebistako sukaldaritza saioetan parte hartzen hasi zen eta ospetxu egin zen.