Kaio bat
Kaioa

Kaioak, itsaso aldean bizi diren hegaztiak dira.[1]

Fisikoa

aldatu

Tamaina ezberdineko hegaztiak dira, txikiena antxeta txikia (120 gr eta 29 cm) eta handiena kaio beltza (1,75 kg eta 76 cm) izanik. Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzeak eta moko kurbatu samarra dute. Sabelalde eta buruko lumajea zuria da eta hegoak ilunagoak.[1]

Elikadura

aldatu

Hondakin organikoak, intsektuak, zizareak eta muskuiluak jaten dituzte.[1]

Trebetasunak

aldatu

Hegan egiten arinak dira; oinez ere ibiltzen dira, eta ondo egiten dute igeri. [1]

Bizilekuak

aldatu

Itsasertzetan egoten dira gehienak, baina ibaietan eta aintziretan ere badira batzuk. Taldetan bizi dira, amildegietan edo lurrean egiten dituzten habia sendoetan.[1]

Erreferentzia

aldatu
  1. a b c d e Kaio. 2023-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).