Txikipedia:Jupiter (mitologia)

Jupiter (mitologia) aldatu

Jupiter, erromar jainko gorena izan zen, Saturno eta Rea-ren semea. Zeusen irudikapena Jupiterrenaren gainetik jartzen da, halako moldez non mitoek eta ikonografiak nahasten baitituzte bi jainkoak. Horregatik, Jupiterri, ordura arte ia mitologiarik edo ahaidetasunik gabea, Zeus jainko grekoaren ezaugarri mitologikoak egozten zaizkio.

 
Jupiter

Erromatarrentzat eta Italiako beste herrientzat zeruaren, eguneko argiaren, eguraldiaren, tximistaren eta trumoiaren jainkoa zen. Jainko honek, arranoa eta tximista ditu ezaugarri. Hala, Jupiter Junon arrebarekin dago ezkonduta. Jupiter, Neptunoren eta Plutonen anaia zen. Gainera, artean, asko agertzen da Jupiterren irudia, eskulturetan zein margolanetan.