Txikipedia:Jorge Luis Borges

Jorge Luis Borges-en argazkia

Jorge Luis Borges Acevedo . 1899ko abuztuaren 24 an, Buenos Airesen, jaio zen, eta 1986ko ekainaren 14an hil zen, Suitzan. Borges, Poeta  saiakeragile eta idazle argentinarra izan zen.

Bere lan egiteko tokia

Familia aldatu

Independentzia laguntzen zuen familia batean bizi zen, bere arbasoak koronel izan ziren baina bere aitak tradizioa autsi zuen eta ingeles irakasle bihurtu zen. Bera txikitatik bere amamarekin ingelesez irakurtzen zuen eta sei urterekin bakarrik, bere idazteko bokazioa erakutsi zien gurasoei eta  hamar urterekin jada liburak argitaratzen zituen.

Ikasketak aldatu

Nagusitu zenean,  Genovan eta Ingalaterran ikasi zuen. Espainian bizi izan zen 1919tik 1921era, urte horretan Argentinara itzuli zen arte.

Bere lanak aldatu

1923an argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Fervor de Buenos Aires, eta 1935ean Historia universal de la infamía, ipuin sorta batez osatua. 1930eko hamarkadan bere fama hazi egin zen Argentinan eta Bioy Casaresekin elkarlanean hainbat lan argitaratu zituen , eta horien artean nabarmentzekoa da Literatura Fantastikoaren Antologia .

Lanbideak aldatu

Buenos Airesen liburuzaina izan zen, Buenos Aireseko Unibertsitatean ingeles literaturako irakasle eta irakaslea, Argentinako Idazleen Elkartearen presidentea, Argentinako Letren Akademiako kidea eta Argentinako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen. Borgesek literatur estilo berezia erabiltzen zuen.

Berak argitaratutako poesia liburuak aldatu

Poesia liburuak argitaratzen ditu, besteak beste , The Other, Same, In Praise of the Shadow, The Gold of the Tigers, The Deep Rose, The Iron Coin eta prosa lantzen du The Brodie Report eta The Book of Sand bezalako izenburuetan.