👶
Jaiotza
1994ko azaroaren 10a
Barrika
🔨
Lanbidea
golf-jokalari
📷
Argazkiak
ikusi

Jon Rahm euskal golf jokalari oso ospetsua da.

Bizitza aldatu

Jon Rahm 1994ko azaroaren 10ean jaio zen, Bizkaiko Barrika herrian.

Sun Devils taldean ibili zen eta bi aldiz irabazi zuen Ben Hogan saria. 2014ean Amateurren txapelketa irabazi zuen. 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen, bukatu eta berehala profesional bilakatu zen.

2020an, historia egin zuen, golf sailkapeneko gailurrera ailegatu zenean. 2021ean lehenengo postuan zegoen rankingean. PGA Tourraren garaipena lortu eta gero irabazi zuen lehen postua. Profesional bilakatu zenetik, 11 txapelketa irabazi ditu. 2021ean bere lehen "major"a eskuratu zuen.

Jon Rahm orain Ameriketan bizi da. Ezkonduta dago eta seme bat du, 2021eko martxoaren 4an jaioa, Ameriketan.