👶
Jaiotza
1913ko irailaren 12a
Oakville (en) Itzuli
💀
Heriotza
1980ko martxoaren 31
Tucson
🔨
Lanbidea
abiadura-lasterkari
📷
Argazkiak
ikusi
Jesse Owens, 1936ko aldizkari baten azalean.

Jesse Owens atleta estatubatuar bat izan zen, urrezko lau domina irabazi zituena 1936ko Olinpiar Jokoetan. Momentu hartan, haren lorpenak garrantzitsuak izan ziren, bai harentzat eta baita beste pertsona askorentzat ere. Izan ere, Jokoak Berlinen izan ziren, Alemanian, Adolf Hitler buruzagi nazia boterean zegoelarik; bandera naziek estaltzen zuten kirol-zelaia. Nazien ustez, atleta zuriak ziren onenak, baina Owensek erakutsi zien oker zeudela, bera beltza baitzen.

James Owens Oakville hirian jaio zen (AEB), 1913ko irailaren 12an. Cleveland hirira joan zen geroago bere familiarekin, aukera hobeen bila.

Jessek gazterik lortu zuen ospea atletismoan. 1928an errekorrak ezarri zituen altuera-jauzian eta luzera-jauzian. 1933an, bigarren hezkuntza egiten ari zela, beste hiru marka hautsi zituen. Ondoren, Ohioko Estatuko Unibertsitatera joan zen.

Olinpiar Jokoetan, Owensek urrezko domina lortu zuen luzera-jauzian, 100 eta 200 metroko lasterketan eta 4 x 100 metroko taldekako errelebo-lasterketan. Marka berriak ezarri zituen Olinpiar Jokoetan, eta baita mundu-mailan ere.

Owens 1937an bukatu zuen unibertsitatea, eta Illinoisko Atletismo Batzordearentzat aritu zen lanean. Geroago, gazteen orientaziorako ekintzetan murgildu zen. Borondate oneko bisitak ere egin zituen Asiako herrialdeetara, Estatu Batuetako gobernuarentzat. 1980ko martxoaren 31n hil zen.