Ezaugarriak | |
---|---|
Sexua | Gizonezkoa |
Ikonografia | makila, Giltza eta Hirurehun eta hirurogeita bosta |
Familia | |
Aita | Saturno eta Caelus |
Ama | Entoria eta Hekate |
Ezkontideak | Juturna eta Venilia |
Seme-alabak | Canens eta Fontus |
Anai-arrebak | Hymnus, Felix eta Faustus |
Jano erromatar mitologiako jainko bat da. Ateen, hasieren eta amaieren jainko izan zen. Bi aurpegiko irudia du: bata aurrera begira eta bestea atzera begira dagoena. Janok urtarrilari izena ematen dio, bere aurpegietako bat abendura begira dagoelako eta kontrakoa urtarrilera. Bera irudikatzeko ikurrak giltza, atea eta hasiera dira.
Jatorria aldatu
Janoren jatorria ez dago argi baina Erromako jainkoen artean zaharrenetakoa da. Jano izenaren esanahia ere ez da argia eta antzinako erromatarrek ere ez dakite nondik datorren.
Tradizioak aldatu
Bere izen ohikoetariko bat “Quirio” izan zen baina beste izen batzuk ere eman zizkioten, adibidez: Geminum ( bi aurpegi zituelako), Patrem (Aita da), Junonium…
Jano eta egutegia aldatu
Jainko honi eskaintzen zizkioten Erroman urteko lehen eguna eta hilabete, janok iragana eta etorkisuna aldi berean ikusteko gaitasuna zuen.