Saturno gure eguzki-sistemako planeta bat da; Jupiterren ondoren, handienetakoa. Gure planetarekin konparatuta, Saturnoren diametroa 9 aldiz handiagoa da; horrek esan nahi du lerroan jarritako 9 lurren zabalera duela.
Bestalde, eguzkitik kontatzen hasita, sistemako zortzi planetetatik seigarrena da. Beraz, Jupiter eta Urano tartean dago. Bere atmosfera helioz eta hidrogenoz eginda dago eta 4 eraztun ditu.
Antzinako erromatarren Saturno izeneko jainkoarengatik; Saturno denboraren jainkoa zen eta antzinako erromatarrek zahar itxura ikusi zioten planetari, poliki mugitzen delako).
Planetaren ezaugarriak
aldatuGasezko planeta bat da; hau da, gasez osatuta dago (hidrogenoz eta helioz, batez ere), eta, beraz, ez dauka azal solidorik. Espazio-ontzi bat ezingo litzateke pausatu planeta honetan.
Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitak (jira bakoitzak) 29 urte irauten du; hau da, "gure" 29 urte behar ditu buelta oso bat emateko eguzkiari. Aldiz, oso azkar jiratzen du bere ardatzean: Lurrak 24 ordu behar ditu jira oso bat egiteko; Saturnok, berriz, 10 ordu besterik ez.
Saturno oso azkar mugitzen denez, haren barruko gasak ere sekulako abiaduran mugitzen dira; planetaren ekuatorean, adibidez, haizeak 1.800 km/h-ko abiaduran mugitzera irits daitezke.
Planeta honek 80 ilargi edo satelite naturaletik gora ditu, tamaina eta forma askotakoak; zientzialariek, ordea, ez dakite ziur zenbat ilargi dituen guztira. Titan izenekoa da handiena, Merkurio planeta bera bezain handia, hain zuzen; eguzki-sistema osoan dagoen bigarren ilargirik handiena da, Jupiterreko Ganimedes izenekoaren ondoren.
Eraztunak al ditu?
aldatuBai, Saturnok eraztunak ditu, Jupiterrek eta Uranok bezala. Baina Saturnokoak oso handiak dira (ia 0,5 milioi kilometro neurtzen dute alderik alde; altueran, berriz, kilometro bat besterik ez dute) eta Lurretik begiratuta ikus zitezkeen bakarrak dira. Galileo Galilei izeneko astronomo batek deskubritu zuen XVII. mendean eraztunak eta ilargiak zituela. Aldiz, Jupiterren eraztunak ez ziren 1979ra arte aurkitu, Voyager izeneko espazio-zunda bat bidali zen arte.
Eraztunak 100.000 baino gehiago dira, eta hautsez eta tamaina oso desberdineko izotz eta harri puskez osatuta daude. Puska horiek denak oso azkar dabiltza jiraka planetaren inguruan; horregatik, espazio-ontzi bat haien artera sartuz gero, seguru aski txikituta geratuko litzateke.
Ez dago oso argi nondik edo zergatik sortu ziren eraztunak, baina Saturno bera bezain zaharrak direla uste da.