👶 Jaiotza 1962ko martxoaren 3a East St. Louis |
🔨 Lanbidea saskibaloi jokalari |
📷 Argazkiak ikusi |
Jackie Joyner-Kersee 1962-ko martxoaren 3 an jaio zen East St.Louis, Illinois (Estatu Batuetan) en. Estatu Batuetako atleta ospetsua da.
Bizitza
aldatu1987an Al Joyner Florence Griffith atleta famatuarekin ezkondu zen. Jackie oso familia apal batean hazi zen eta haurtzaro gogorra izan zuen, auzo gatazkatsu batean bizi baitzen. Zorteak hobera egin zuen UCLAko Unibertsitatera (Kalifornia) joateko beka bat lortu zuenean; han atletismoa egiten zuen eta saskibaloian ere aritzen zen. Hemen hasi zuen bere ibilbie profesionala.
Ibilbide profesionala
aldatuJackie Joyner, luzera jauzian eta heptatloiean espezializatutako atleta bat da. 18 urte besterik ez zituela, 1980ko Moskuko OlinpiarJokoetarako sailkapen-probetan parte hartu zuen, eta zortzigarrena amaitu zuen. 1982an Estatu Batuetako lehen txapelketa irabazi zuen. 1984an ezaguna egin zen Los Angelesko Olinpliar Jokoetan zilarrezko domina lortu baitzuen heptatloiaren 6.385 puntuko lehiaketan, Glynis Nunn australiarrak bakarrik gaindituta.
Lorpenak
aldatu1986ko uztailean, Moskun egindako Goodwill Games sarien lehen edizioan, heptatloian 7.000 puntuko muga gainditzen zuen lehen emakume bihurtu zen. 7.148 punturekin proba honetan zuen mundukok lau errokorretatik zuen lehena gainditu zuen.