Txikipedia:Izaro Lestayo

Izaro Lestayo mutilen trainera gidatzen
Izaro Lestayo mutilen trainera gidatzen

Testu honek Izaro Lestayo ezagutzeko aukera ematen digu. Jarraian, Izaro Lestayoren inguruko informazioa emango zaigu: nor den eta zeintzuk diren bere kirol lorpenak. Izaro Lestayo ezagutzen al duzu?

Nor da Izaro Lestayo? aldatu

Izaro Lestayo 1998ko urtarrilaren 6an jaio zen Getarian.[1] Gizonezko talde batek osatzen duen Getariako drifter baten patroia da. [2]

Kirol lorpenak aldatu

Izaro Lestayok gizonezkoen arraun talde batean patroia izatea lortu zuen lehen emakumea izan zen.[3] Hogeita bat urte zituen.

Herriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin zuen eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen.

Euskotren Ligako traineruek parte hartu ez zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Izaro Lestayo. 2022-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) Álvarez, Itsaso. (2019-07-24). «Izaro Lestayo, patrona de la trainera masculina de Getaria: «Mis remeros confían en mí»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-07-06). «Izaro Lestayo, primera patrona de una trainera de hombres en ACR-1» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. Izaro Lestayo. 2022-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).