👶 Jaiotza 1965eko azaroaren 20a Bilbo |
🔨 Lanbidea astrofisikari |
📷 |
Itziar Aretxaga Mendez Bilbon jaio zen 1965eko azaroaren 20an, euskal astrofisikaria da. Fisika-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean bukatu zituen 1988an. Bere interes nagusia galaxien erdiguneko jarduera energetikoaren eta izar eztanden eraketa bortitzaren arteko erlazioa eta fenomeno horiek galaxien eraketan duten eragina da. Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolako zuzendaria da.
Biografia
aldatuEuskal Herriko Unibertsitateko Fisika Fakultatean hasi zituen ikasketak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean osatu zituen 1988an. Geroago astronomia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
1990. eta 1993. urteen artean fisika irakasle lanetan aritu zen. Gero, "Izar-eraketaz sortutako galaxia-nukleo aktiboen aldagarritasun optikoa" izenburuko tesiarekin 1993an doktore titulua lortu zuen. Ondoren, 1993tik 1996ra, bere lanean jarraitu zuen Erresuma Batuko Cambridgeko Unibertsitatean eta Alemaniako Max Plank Institutuan.
Mexikoko Zientzia Akademiako Astronomia Saileko koordinatzailea izan zen 2006tik 2013ra.
2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
Gaur egun, 1998az geroztik, Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica Óptica y Electrónica institutuan lanean dihardu. INAOEko Astrofisika saileko burua izan zen (2011-2016), eta nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan parte hartzen du gai hauetan ikertzeko:
- Galaxia-kumuluak.
- Galaxia-nukleo aktiboak.
- Galaxien eraketa eta bilakaera.
- Supernobak.
Errekonozimenduak
aldatu- 2018: Udako Euskal Unibertsitatean ikasturteko sarrera-hitzaldia.
- 2016az geroztik ISYA eskolako zuzendaria da.
- 2015, 2017, eta 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
- "Txiotesia: Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako epaimahaikidea izan zen 2. edizioan.
- Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea (2006-2013).
Aurkikuntzak
aldatu1.000tik gora galaxia aurkitu ditu Mexikoko Teleskopio Milimetriko Handiarekin. [1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Itziar Aretxaga. 2021-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Itziar Aretxaga. 2020-08-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).