Itsasoko izar gorria Ozeano Atlantikoaren ekialdean bizi den itsas izarra da. Mediterraneoko itsas izar espezie ezagunena da.
Izena
aldatuEchinaster sepositus da bere izen zientifikoa, hau aster eta sepositus latineko hitzetik eratorria da. Lehenengoak "izarra" esan nahi du eta bigarrenak "bakartia". Izar itxura duelako eta bakarrik ibiltzen delako uretan, jarri zioten izen hau.
Deskribapena
aldatuItsasoko izar gorriak, bere izenak dion bezala izar forma du eta 25 zentimetroko tamaina du. Honek bost beso ditu eta beso bakoitzean 1,5 milimetro neurtzen dituen arantzak ditu. Azpialdean laranja koloreko marra batzuk ditu. Azal biguna du.
Bizitokia
aldatuOzeano Atlantikoaren kostaldean eta Mediterraneoan bizi ohi da, sakonera gutxiko lekuetan.
Elikadura
aldatuHaragijalea da. Nagusiki belakiak, itsas zizareak eta moluskuak jaten ditu. Horrez gain, hildako animalietaz ere elikatzen da.
Ugalketa
aldatuUdaberritik udazkenera jartzen dituzte arrautzak.
Sukaldaritza
aldatuTxina eta Japonian jaten dituzte, nahiz eta zapore txarra izan.