Txikipedia:Instagram
Instagram argazkiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen den sare soziala da. Argazki eta bideoetan hainbat gauza aplika daitezke, filtroak, markoak, retro eta vintage koloreak… eta ondoren beste sare sozialetan partekatzeko aukera ematen du. Argazkien formak karratuak dira, Kodak Instamatic-en eta Polaroid kamararen omenez.
Instagrama Kevin Systrom eta Mike Krieger-ek sortu zuten 2010eko urrian, 2012rako 100bmiloi erabiltzailetik gora zituen eta 2014ko abenduan 300bmiloi baina gehiago. Hasieran Iphoneko erabiltzaileek erabili zezaketen bakarrik, baina ondoren, Androiderako bertsioa atera zuten.
Jarraitzaile gehien dituzten Instagram kontuak aldatu
2022ko apirilean jarraitzaile gehienak dituzten lehen hamar pertsonak honako hauek dira:
Postua | Kontuaren Izena | Kontuaren jabea | Jarraitzaile kopurua | Ogibidea | Bizitokia |
1 | 496,9 milioi | Social media plataforma | AEB | ||
2 | @cristiano | Cristiano Ronaldo | 431,5 milioi | Futbol jokalaria | Portugal |
3 | @kyliejenner | Kylie Jenner | 330,9 milioi | Pertsona ospetsua | AEB |
4 | @leomessi | Lionel Messi | 321,5 milioi | Futbol Jokalaria | Argentina |
5 | @selenagomez | Selena Gomez | 314,5 milioi | Abeslaria | AEB |
6 | @therock | Dwayne Johnson | 311,3 milioi | Pertsonaia ezaguna | AEB |
7 | @arianagrande | Ariana Grande | 306,7 milioi | Abeslaria | AEB |
8 | @kimkardashian | Kim Kardashian | 303,4 milioi | Pertsonaia ezaguna | AEB |
9 | @beyonce | Beyoncé | 252,1 milioi | Abeslaria | AEB |
10 | @khloekardashian | Khloé Kardashian | 237,2 milioi | Pertsonai famatua | AEB |
Datu demografikoak aldatu
Instagram darabilten estatubatuarren ehunekoak | |
---|---|
Guztira | % 28 |
Emakumeak | % 31 |
Gizonezkoak | % 24 |
18-29 urte | % 55 |
30-49 urte | % 28 |
50-64 urte | % 11 |
+65 urte | % 4 |
Hiritarrak | % 32 |
Suburbanoak | % 28 |
Landa ingurukoak | % 18 |