Txikipedia:Inder Paredes


Inder Paredes Esnaola (1991ko irailaren 29an Pasai Donibanen jaio zen). Sanjuango patroi bat da eta hainbat garaipen lortu ditu bere ibilbidean.

KIROL LORPENAK

San Juango batelerak traineruko patroi lanetan, 2012an lortu zuen lehenengo titulua, Gipuzkoako Traineru Txapelketan. 2014. urteko denboraldian bikain aritu zen San Juango traineruko taldean, izan ere, dena irabazi zuten: Kontxako Bandera, Euskotren eta Gipuzkoako Ligak eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak. 2016an itzuli zen arren, estropada gutxi batzutan gidatu zuen trainerua. 2018an, Donostiarra traineruaren patroi izatera pasatu zen, eta harekin ETE Ligaren lehen edizioa irabazi zuen, Euskotren ligarako igoera lortuz.