Ilar(Pisum sativum)
Ilar(Pisum sativum)

Ilarra (Pisum sativum) landare belarkara da. Ilarraren hazia barazki gisa jaten da.


Landare honek sistema begetatibo txikia eta ardatz-formako sustraia dauzka. Multzoka sortzen dira, hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetan. Haziak 5-10 zm luze diren zorroetan sortzen dira. Leka hauetako bakoitzak 4-10 ale eduki ohi ditu.[1]

Gainerako lekaleek bezala, elikadurari dagokionez, ilarrak Proteina eta mineral asko dauka. Oso aberatsak dira azukretan samurra direnean. Lehortuak, oso nutritiboak dira.

Ekologiaren aldetik, Sustrai korapiloetan eduki ohi dituen bakterio nitrifikatzaileei esker, ilarrak nitrogenoa finkatzen du lurzoruan eta ezaugarri honi esker ongarri natural gisa erabil daiteke.

Laborantza aldatu

 

Haziak zuzenean ereiten dira lurrean egindako zuloetan, zuloko 4 edo 5 hazi botaz eta 3 edo 4 zm-ko lur-geruzaz estaliz. Landareak hazten daudenean, ez da lurra astindu behar, sustraiak kaltetu egiten baitira. Oso eguraldi lehorra badago edota lehortasun handia badu lurrak ureztatu behar dira soilik landareak. Landare auto-polinizatzaileak direnez eta lorea perfektua dutenez, oso gutxitan gurutzatzen dira beste barietateetako landareekin. Haziek leken barnean soinua ateratzen dutenean bildu eta hazia atera daiteke. Hazia baldintza egokietan (hotza, iluntasuna eta lehorra) gordez gero, 3 urtez izan daiteke emankorra.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ilar. 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).