Iguanodon talde baten ustezko irudia.

Iguanodona deskubritu zen bigarren dinosauroa izan zen. Haren izenak “iguana-hortza” esan nahi du. Zientzialariek izen hori aukeratu zuten Iguanodonaren hortzak eta gaur egungo iguanenak oso antzekoak zirelako. Iguanodona deskubritu ondoren, zientzialariek dinosauroak narrastiak zirela erabaki zuten.

Iguanodona duela 159-99 milioi urte bizi izan zen, eta Europan, Afrikan, Australia, Asian eta Ipar Amerikan aurkitu dira haren aztarnak.

Nolakoa zen? aldatu

Iguanodona 9 metro luze eta 5 metro altu zen. 4-5 tona pisatzen zituen. Haren ezaugarririk bereizgarriena bere aurreko oinak ziren, bost behatz zituztenak. Oinak eta eskuak antzekoak ziren. Dinosauroaren atzeko hankak luzeak eta sendoak ziren. Hortzek ildoak zituzten, masailetako poltsa handien barruan. Muturraren puntan, aurreko hortzak izan beharrean, hezur-moko bat izaten zuen.

Portaera aldatu

Iguanodona belarjalea zen, landareak jaten zituen soilik. Gehienetan, dinosauroa erreka eta ibaietan hazten ziren landareez elikatzen zen. Zuhaitzetako hostoak hartzeko, atzeko bi hanken gainean altxatzen zen, eta buztanarekin lortzen zuen oreka. Iguanodonaren hatz lodi puntazorrotzak misterio bat izaten jarraitzen du zientzialarientzat. Beharbada landareak lurrera botatzeko erabiltzen zuen, autodefentsarako arma gisa edo beste arren aurka borrokatzeko ugalketa garaian. Iguanodonaren aztarnak taldeka aurkitu dira, beraz, aditzera ematen du historiaurreko Lurrean taldeetan ibiltzen zirela.