Hemoglobina odola osatzen duen proteina bat da, konkretuki oxigenoa eta karbono dioxidoa gure gorputzean zehar garraiatzen dituena. Hau izango ez bagenu, gure zelulek ezingo lukete arnastu.
Gure gorputzeko oxigeno eta karbono dioxidoa garraiatu ahal izateko, hemoglobinak burdina apur bat behar du. Ez badu burdinik ezingo ditu gasak garraiatu, eta gure zelulak ito egingo dira; honi anemia deitzen zaio. Honegatik da garrantzitsua burdinadun jakiak jatea.
Odola burdina duelako da gorria.
Normalean hemoglobinak oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen ditu, baina beste gas konkretu batzuk badaude inguruan, hauek lehenengoen postua lapurtuko dute. Hau guretzako oso txarra da, horrelako gas askoren inguruan gaudela ez baitugu ongi arnastuko.
Gas hauetatik arriskutsuena karbono monoxidoa da. Hau gauzak erretzean agertzen da kantitate txikietan, bereziki gasolina, baina bere pilaketak oso arriskutsuak izan daitezke.