Zer da? aldatu

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950. urtean. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa da bere izena euskaraz eta United Nations Children's Fund (UNICEF bezala ezagututa) ingelesez.

 

Zer egiten du UNICEFek? aldatu

Hauek dira UNICEFek gehienbat egiten dituen gauzak:

- Haurrei babesa ematea.

- Umeek bizitzan dituzten aukerak handitzea.

- Umeek bizitzan lortu ahal duten potentzial handiena lortzeko laguntza ematen dute.

- Garapen bidean dauden herrialdeetako haurrei laguntza humanitarioa eta garapena ematen die.

Zeintzuk dira UNICEFen helburu nagusienak? aldatu

Haurren eskubideak gauza guztien gainetik defendatzen dituzte, haurren eskubideak salbatzeko, babesteko eta bultzatzeko. Umeek bizitza osasuntsua izateko eskubidea, kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea izatea eta abusu eta indarkeria mota guztien aurka babestuta egoteko eskubidea defendatzen dute.

Batez ere biziraupena eta garapena bermatzen dute, hain zuzen ere, osasuna zaintzen dute, hezkuntzarako sarbidea bermatzen dute eta esplotaziotik eta indarkeriatik babesten dute.

Non egiten du lan UNIFECek? aldatu

UNICEF-ek munduan osoan zehar egiten du lan, kontinente guztietan. Baina Saharan (Afrika), Amerikako Estatu Batuetan (Ipar Amerikan) eta Sirian (Asian) ez du lan egiten.

 
190 herrialde baino gehiagotan.

Zeintzuk dira UNICEFek lan egiten duen 4 egoerak? aldatu

Emergentzietan: aldatu

Munduko 4 haurretatik 1ek egunero sufritzen ditu hondamendien edo gatazken ondorioak, eta 70 milioi haurrek baino gehiagok etxetik alde egin behar dute indarkeriatik edo pobreziatik ihes egiteko.

   Ba al dakizu    

Jende ospetsu askok parte hartzen du Unicefekin, esate baterako, Sergio Ramos, Marc Marquez edota Garbiñe Muguruza.

Barcelonako futbol taldeak Unicef erakundea eraman zuen kamisetan.

Larrialdietarako funts bat dute, berehala larrialdiei erantzuteko. Horrela, munduko edozein lekutan lan egin dezakete, larrialdien ondorioak jasaten duten milioika umeei lagunduz.

Hauek dira funts honetan lan egiten duten aspektu gehienetan: nutrizioan, etetzen den hezkuntza, protekzioan, osasunean, ura, saneamendua eta higienea eta gizarte-babesa eta diru-transferentziak.

Superbibentzian: aldatu

13.800 haur hiltzen dira egunero bostgarren urtebetetzera iritsi aurretik. Egoera gehienetan, prebenitu daitezkeen arrazoiengatik izaten dira.

Horregatik, mundu osoan zehar banatzen dituzte txertoak. Txertoekin prebenitu daitezkeen heriotzak ez gertatzeko.

Gainera, jende guztiaren eskura jartzen dute edateko ura eta elikagaiak, haurren desnutrizioarekin amaitzeko.

 

Hezkuntzan: aldatu

5 haurretatik 1ek ez da eskolara joaten. Horregatik, ahalik eta haur gehienei hezkuntza ematen saiatzen dira, baita beren herrialdeetan uzten ez dituzten neskei ere.

Babesan: aldatu

Munduan zehar ume askok ez dute jaiotza-ziurtagirik. Jaiotza-ziurtagirik ez izateak ez die uzten izen, nazionalitate eta osasun/hezkuntza/babes zerbitzuetara sarbidea izatea.

Gainera, 3 haurretatik 2k zigor fisikoak jasaten dituzte zuzeneko zaintzaileengandik. Eta 5 eta 17 urte bitarteko 152 milioi haurrek esplotazio-baldintzetan lan egin behar izaten dute. Pobrezia dela eta, haur askok lan egin behar izaten dute. Horregatik, hezkuntzarako eskubidea galtzen dute eta egoera arriskutsuen eraginpean daude (gudak adibidez).

Beraz, mundu osoko haur askok esplotazio, abusu, indarkeria edo bazterketa mota desberdinak jasaten dituzte. Horretarako, UNICEFek umeek behar duten babesa ematen die.

   Ba al dakizu    

Unicefek 2021. urtean, besteak beste:

- 48,6 milioi eskolagabeko haurrei hezkuntzarako sarbidea eman zioten.

- 958 milioi dosi eman zituen COVID-19aren aurka.

- 483 krisi humanitario berriei erantzun zuen.

- ...

Zein da UNICEFek Espainian egiten duen lana? aldatu

Espainian bizi diren haurren eskubideak sustatzeko eta defendatzeko helburua dute.

Horretarako, bi gauza egiten dituzte:

Nola hartu parte UNICEFen? aldatu

       Entzun!

UNICEFek hainbat aukera ematen ditu haiekin lan egiteko:

- Ezagunena bazkide izatea da. Bazkide eginez gero, hilero diru kopuru bat ematen da.

- Gauzak oparitu ahal izango dira, adibidez, janaria.

- Irakasleek haien izena eman dezakete UNICEFek dituen eskoletan lan egiteko.

- ...

Laburpena aldatu

Hau da sarrera osoko laburpena, entzuteko sakatu triangeluan.

       Entzun!