Emakume bat kalean harpa jotzen.

Harpa pultsatutako hari instrumentua da. Punta beherantz duen hiruki formako egitura du. Egitura honetan neurri ezberdinetako hariak ditu tenkaturik. Harpa jotzen duen pertsonari harpista, harpalari edo harpa-jotzaile deitzen zaio.

Hainbat harpa mota aurki daitezke munduan, hala nola, orkestretan erabiltzen den harpa klasikoa, Paraguai harpa, harpa Zelta... Musika tresna hau Irlandako ikur adierazgarria da.

Harpak K. a. 3500. urtetik aurrera ezagutu ziren; oso famatuak egin ziren Europan Erdi Aroan eta Errenazimentuan zehar. Geroago, europarrek Amerikara zabaldu zuten eta bereziki ospetsua izan zen Latinoamerikan.

Nola jotzen da?Aldatu

Gorputzaren kontra, bertikalki eta aurrerantz jarrita, besoen artean harturik, bi eskuetako hatzekin hariak pultsatzen dira, akordeak eta doinuak emanez.

Harpa motakAldatu

Harpa mota ohikoenak honako hauek dira:

  • Erdi Aroko harpa: iturri historikoei esker, badakigu Erdi Aroko harpen soka kopurua aldatu egin zitekeela harpa batetik bestera (10-20 bitartean). Sokak ahariaren erraiekin egiten ziren normalean, baina aurkitu dira metalezko sokak zituzten harpak ere.
  • Harpa zelta: Galesen dauka jatorria. 105 cm neurtzera irits daiteke eta 34 soka ditu.
  • Harpa paraguaitarra: 36 edo 37 nylonezko soka izan ohi ditu eta gainerako harpak baino gutxiago pisatzen du. Gitarraren antzera, larako-etxea dauka.
  • Andeetako harpa: Perun oso zabaldua dago. Larako-etxea dauka instrumentua afinatu ahal izateko.

Harpa euskal herri-musikanAldatu

Ez dakigu zenbateko erabilpena izan duen soinu-tresna honek antzina gure herri musikan. Jakin badakigu erabiltzen zela, baina ez dakigu zer nolako musika joko zen harekin.

Harparen presentzia handia da Euskal Herriko elizetako irudietan. Besteak beste, Gasteizko katedral zaharrean, Iruñeko katedralean, Lekeitioko parrokian edo Baionako katedralean harpa jotzaileak ikus ditzakegu.

Entzun nahi?Aldatu

Bideo honetan entzun dezakezu harparen musika:

       Entzun!