Harareko ikurrina
Harareko ikurrina

Harare Zimbabweko hiriburua eta hiri handiena da. Herrialdeko iparraldean kokatuta dago.

Zinbabweko hiri nagusia

aldatu

Zinbawue Afrikan dagoen herrialdea da eta Harare bertako hiri nagusia da. Zinbabwe, zehazki, Afrikako hegoekialdean kokatua dago. Bertan 15 milioi pertsona bizi dira, Hararek hartzen ditu horietako 1,6 milioi inguru. Bertan 16 hizkuntza daude batzuk hauek dira: inglesa, shona eta ndebele beste askorekin batera.

Han, tenperaturak oso altuak dira, 30º ingurukoak. Prezipitazioei dagokionez euri nahiko egiten du.

Harareko ezaugarri batzuk

aldatu

1,6 milioi pertsona bizi dira bertan. Harare oso famatua da bere kale ederrengatik. Kaleak jakanandarekin (https://es.wikipedia.org/wiki/Jacaranda) apainduak daude. Harareren inguruan urrezko minak daude, ondorioz bertan urre asko lortzen da.[1]

Industria

aldatu

Industriari dagokionez, kimika industriak eta nekazaritzaren ingurukoak, zementu fabrika eta metalurgiarekin loturikoak dira aipagarrienak.[1]

Janaria

aldatu

Hararen Zinbabweko gastronomiaren platerik ezagunenak dastatu daitezke. Segidakoak dira zinbabweko platerik ezagunenak:

Hau da Zimbabweko edaririk ezagunena eta ohikoena. Artoz egina dago eta Sadzaren soberakinekin prestatzen da, Munya deritzonarekin. Beraz, oso edari merkea da, erosi edo etxean presta daitekeena. Energia eta bizitasuna ematen ditu.

Mabhonzo emombe

Zimbauarrek gehien estimatzen duten plateretako bat. Abelburuen hezurrekin prestatutako gisatua da. Beste osagai batzuekin prestatzen da, hala nola, landareekin edo babarrunekin.

Zimbabweko plater tipikoetako bat, haragian oinarritua, txahalkian hain zuzen ere. Landare desberdinetako hostoekin edo babarrunekin prestatzen da. Zapore goxoa du eta bere prestaketa oso erraza da. Arrozarekin edo sadtzarekin zerbitzatzen da.

Kapenta

aldatu

Tanganyika lakuko bertako arrain bat kapenta bezala ezagutzen da, nahiz eta Zambeze ibaian ere maiz aurkitzen den, bere urak Zambia eta Zimbabwe artean hedatzen ditu. Arrain txiki-txikia da, snack bat bezala hartzen dena hiriko kaleetan paseatzen den bitartean. Saltsetan ere sar daiteke, eta arroza eta sadtzarekin batera har daiteke.

Muriwo na Nyama

aldatu

Zimbabweko gastronomiaren berezko errezeta horri "lur garaietako estofadoa" edo "highfield-estofadoa" ere esaten zaio. Plater horren ideia Zimbabweko goi-barrutietako batean jaio zen, eta hortik datorkio izena. Oso plater ezaguna eta etxekoa da, haragi eta hosto berdez egindako gisatu gozoa.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Harare. 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. (Gaztelaniaz) Harare. 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).