Txikipedia:Hamarreko txiki

Sebastian Lizaso bertsolari Azpeitiarra kantuan
Sebastian Lizaso bertsolari Azpeitiarra kantuan

Hamarreko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bost ahapaldi (olerki bat osatzen duten bertso-multzoetako bakoitza) dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.

Adibidea aldatu

Hamarreko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi (geldialdi) bakarra zazpigarren silabaren ondotik.

Man -- do ba -- ten gai -- ne -- an // Do -- min -- go Kan -- pai -- na

1..........2....3......4....5.......6.......7 // 1........2........3....4.......5.......6

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:

Mando baten gainean (7)

Domingo Kanpaña (6a)

ez zihoak hutsikan (7)

mando horren gaina. (6a)

Azpian dihoana (7)

mandoa dek baina, (6a)

gainekoa ere badek (7)

azpikoa haina (6a)

mando baten gainean (7)

bestea alajaina. (6a)

Doinu batzuk aldatu

Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, 172 gutxienez, esate baterako, hauek:

  • Motibo bat nigana (Bizkaiko txerriarenak)
  • Bizkaiko aberatsak
  • Batetikan korrozka (Antton eta Maria, edo Poltsa beroarenak)
  • Esne saltzailearena
  • Mando baten gainean (Domingo kanpaña)[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. Hamarreko txikia. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. Hamarreko txiki. 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).