Txikipedia:Guggenheim Bilbao Museoa

Bilboko Guggenheim museoa arte moderno eta garaikideko museoa da.Guggenheim museoa Bilbon dago, 1998ko Urriaren 18an inauguratu zuen Juan Carlos l errege espainiarrak.

Guggenheim

Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.

Museoa milioi bat pertsonak bisitatu dute urteko.

Sorrera aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoen eta Guggenheim Fundazioko zuzendarien artean museoa eraikitzeko negoziazioak 1991ko otsailean hasi ziren.

1992ko erdialdean hautatutako eraikina izan zen, 1997 an inauguratu zenetik, museoak  bataz beste milioi bat bisitari baino gehiago jaso ditu urtean, eta euskal ekonomian eta gizartean aparteko eragina eragin du, eskualdeko turismoa bultzatuz eta espazio publiko anitzen biziberritzea sustatuz.

Guggenheim museoa Euskal Herrian, Bizkaian Bilbon kokatuta dago.

Turismoa aldatu

Hedabideek “ Guggenheim efektua ” edo “ Bilbo efektua ” izenez bataiatutako fenomeno honek ​ turismo kulturalaren garrantzia nabarmendu du , eta emulazio efektua sortu du beste herrialde batzuetan, emaitza irregularrak lortuz.

Guggenheim efektua edo Bilbo efektua deitu dioten fenomeno horrek guztiak kultura-turismoaren garrantzia nabarmendu du.

 
Armiarma eta atzean museoa

Ezaugarriak aldatu

 
Puppy, lorezko txakurkumea.

Museoaren ezaugarririk deigarriena forma lerromakur eta bihurrez, kareharriz, kristalezko errezelez eta titaniozko xaflez osatua. Guztira 24.000m²-ko azalera du, eta horietatik, 10.540m² erakusketetarako erreserbatuta daude, 19 galeriatan banatuta. Estatuan, erakusketa-metro gehien dituen museoa da.

Guggenheim museoaren kanpoan Louise Bourgeoisen Ama armiarma baten eskultura dago eta gainera "puppy" izeneko lorez egindako txakur bat dago.