Gorrotoaren irudia

Gorroto aldatu

Gorrotoa pertsona edo talde suntsidura nahi deneko ezezko sentimendua da. Sentimendu hau edozein pertsonak senti dezake. Maitasunaren aurkakoa da, hau da, norbaiti edo zerbaitekiko sentimendu bizia da, nazka sortzen duena baztertzeko edo ezabatzeko gogoa eragiten duena. Beldurrean oinarrituta dago. Batzuetan gorrotoak indarkeria dakar. Testuinguru askotan ager daiteke: pertsona-taldeetan, norberaren edo beste pertsona batzuen gorrotoa. Gehienetan haserre, larritasun edo frustrazio sentimenduekin. Emozio honek luzaroan iraun dezake, baita bizitza osoan ere.

Gorroto-krimena oro har, ekintza kriminalei dagokie, eta aipatutako baldintzetako baten edo gehiagoren gorrotoak eragin dituela uste da. Gertakarien artean egon daitezke jabetzaren suntsipena, larderia, jazarpena, hitzezko abusua edo irainak.

Edozein delitu penal, pertsonen edo ondasunen aurkako delituak barne, biktima, lekua edo delituaren zigorra hautatzen denean, zati batean definitutako talde batean duten benetako loturagatik, sinpatiagatik, kidetasunagatik, laguntzagatik edo kide izateagatik.

Nondik sortzen da aldatu

Sentimendu hura, norbaitek zuri zerbait txarra egin dizunean sortzen da.

Esanahi zientifikoa aldatu

Norbaitenganako txarto dagoen sentimen bortitza; zerbaiti buruzko higuin edo herra bizia ezin dena ikusi

Nola sentitzen duzu gorrotoa aldatu

Jasan ezina den norbaitekiko edo zerbaitekiko sentimendu bizia da eta; hau da, pertsona, gauza edo fenomeno batenganako antipatia, nazka, etsai sakonaren sentimendua.

Gorrotoa erabiltzeko adibideak aldatu

Gorroto izan: Gorroto dut zuek niri beti berdina esatea

Gorrotoan bizi | egon: Gorrotoan bizi denagandik ahalik eta urrunen egotea, hobeto da.

Gorrotagarri: Mutiko horren harrokeria gorrotagarria da

Gorrototsu: Hitz gogor eta gorrototsuak esan ditu.

Erreferentziak aldatu

https://eu.wikipedia.org/wiki/Gorroto

https://hiztegia.labayru.eus/bilatu/LH/all/Gorrotoa?locale=es

https://es.wikipedia.org/wiki/Odio

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=Gorroto

https://www.interior.gob.es/opencms/es/servicios-al-ciudadano/delitos-de-odio/que-es-un-delito-de-odio/