Txikipedia:Goar Lopetegi

Goar Lopetegi Ataria Irratiko elkarrizketa batean.

Goar Lopetegi Nieto (Ibarra, 1994ko martxoaren 14a). Mendi lasterketetan ibiltzen den ibartarra da eta lanbidez fisioterapeuta. Familian lau kide dira: ama Josune, aita Ander, arreba Maider eta bera. Aipagarriak dira bere Goierriko Bi Handietan lortu zuen bigarren postua (2019) eta Hiru Handietan lortutako laugarren postua (2018). Bere aitak bultzatuta hasi zen mendian korrika eta mendi lasterkari izateagatik da ezaguna.

Nola hasi zen lasterketak egiten?

aldatu

Txikitan familiarekin mendira joaten zen. Baina 12 urte zituela bere aita eta osaba ikusi zituen Tolosako 14 orduak egiten eta horrek inbidia sorrarazi zion. Bere aitarekin hitz egin ondoren adostu zuten, 14 urte zituenean parte hartuko zuela berak ere. Horrela pixkanaka-pixkanaka hasi zen mendian korrika eta lasterketetan parte hartzen.

Txikitako zaletasunak

aldatu

Goar txikitatik hasi zen korri egitera joaten bere aitarekin. Dantzan ere aritu zen, baina utzi egin zuen denboraldi batean, eta gero, bere lagunekin berriro bueltatu zen. Patinaia eta izotzetako hockey-a ere probatu zituen, baina pixkanaka uzten joan zen. Horrez gain, areto futbola ere praktikatzen zuen.

Ikasketak

aldatu

Uzturpe ikastolan ikasi zuen txikitan, eta gero batxilerra Laskorain ikastolan burutu zuen. Ondoren, Fisioterapia ikasketak egin zituen Tuterako unibertsitatean, eta orain, osteopatia ikasten ari da.

Parte hartu duen lasterketa garrantzitsuak

aldatu

Goarrek honako lasterketa garrantzitsu hauetan parte hartu izan du:

- Zegama-Aizkorri

- Tolosaldeko 3 Tontorrak

- Hiru Handiak

- Tarteka asfaltoko karreretan ere parte hartu izan zuen, adibidez, Ataungo Hiru auzoak lasterketan.

Palmaresak

aldatu

2018an, Xibero Trai lasteketan 1. postua irabazi zuen.

O'viento Rondador lasterketan ere lehenengo postua lortu zuen.

Tolosaldeko 3 tontorretan, hirugarren geratu zen.

2019an, 90km-ko Goierriko Bi Handiak lasterketa egin zuen, bere lagun Jon Azpirozekin batera: bere laguna lehenengo gelditu zen, eta bera, berriz, bigarren. Berak dioenez, bere lasterketarik garrantzitsuenetarikoa izan zen, laguna ondoan izan zuelako laguntzeko.