Gelba mundu osoko ozeanoetan bizi den marrazo txiki bat da.

Bere izen zientifikoa Galeorhinus galeusda. Euskaraz beste izen batzuk ditu: Toila, Bilbon eta tolla, Zumaian.

Deskribapena

aldatu
 
Gelbaren marrazkia.

Gelba marrazo txiki bat da, gorputz apala eta mutur luze okertua duena. Ia bi metro neurtzen ditu. Gorputzaren behealdean ilargi itxurako aho bat du, hortz zorrotzekin.

Gorputzean guztira bost hegats ditu, bi bizkarraldean, alboetan beste bi eta azkenik buztanean bat.

Bizitokia

aldatu

Gelba mundu osoko ozeanoetan bizi da. Baina gure inguruari dagokionez, Ozeano atlantikoaren ertzean bizi ohi da, sakonera handiko tokietan.

Elikadura

aldatu

Bera baino txikiagoa den arrainez elikatzen da, batez ere sardinetaz. Horrez gain, krustazeo txikiak eta zefalopodoak ere jan ditzazke.

Ugalketa

aldatu

Gelba arrautzen bidez ugaltzen da. Arrautzak gorputz barruan izaten ditu eta kumeak barruan egiten dira. Gutxi gorabehera aldi bakoitzean 38 kume izan ditzake.

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Gelbak ezin direla euskal kostaldean arrantzatu, desagertzeko arriskuan daudelako.

Euskal Herrian ez da oso ohikoa jatea. Baina Andaluzian adibidez cazon izeneko plateran azaltzen da. Britania Handian fish and chips erara jaten da.