Gasteizko eraztun berdea aldatu

Gasteizko Eraztun Berdea, Gasteiz hiria inguratzen duen parkeen multzoa da.

   Ba al dakizu    
Gasteiz 2012an Green Capital saria irabazi eta Eraztun Berdea eragin handia izan zuela. Batez ere, bertan dauden parkeak naturaz beteta daudelako.

Proiektu honek, 1993. urtetik aurrera martxan jarri zen. Hiri inuruan zueden zonalde kaltetuak hobeago usteko helburarekin egiten hasi zen. Honen ondorioz, hiri honetako balio ekologiko altuko naturgunea eta aisialdiko gunerik nagusiena bihurtu egin da. Eraztun Berdearekin, ingurune berdeak berreskuratzea eta aisialdirako eremu handi bat sortzea zuen xede bezala. Eraztun honek osatzen dituzten parkeak asko dira, hala nola; Olarizu, Dulantzi, Salburua, Zabalgana, Gamarra, Lasarte, Las Neveras, Armentia eta Zadorrako parkeak. Parke guzti hauetan animaliak eta landareak aurkitu ditzakegu.


Aipatu den moduan, hainbat parke natural daude Gasteizko eraztun berdea osatzen dutenak, parke guztiak desberdinak dira eta parke bakoitzean zer dagoen jakiteko, bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak aipatuko dira.


 
Armenti parkea.
   Ba al dakizu    
Olarizu mendi bat dela eta 709 metroko altuera duela. Olarizura Gaisteizko hiritar asko joaten dira kirola egitera eta bertatik hiri guztia ikustera.

Armentia aldatu

Erkametz baso naturala da, eta hirigunearen eta Gasteiz mendien artean dago. Gasteiz mendiak ditugu, hain zuzen, Gasteizko udalerriko mendi sistema nagusia eta naturgune baliotsuenetariko bat. Eta hortxe egoteak bihurtzen du Armentiako basoa benetako korridore biologiko. Izan ere, Gasteiz mendietako baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen ditu. Korridore biologiko gisa betezen duen zeregin horretan datza, beraz, Armentiako basoaren balio nagusia.

Olarizu aldatu

Gasteizko Eraztun Berdean dago, hiriaren hegoaldean, eta tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landare-biodibertsitatea kontserbatu, ezagutarazi eta garrantzitsutzat jotzea du xede. Betetzen dituen 120 hektareatan, lorategiak hainbat landare-bilduma eskaintzen ditu, eta, horien artean, Europako basorik garrantzitsuenen ordezkaritza bat nabarmentzen da. Bestalde, beste landare-formazio batzuk ere baditu, guztira 1.000tik gora espezie. Leku aproposa da paseatzeko eta landareen munduari lotutako hezkuntza bultzatzeko.

Zabalgana aldatu

Parke hau garrantzi berezia du, oso hondatutako eremu bat oneratzeko lan handia eginez sortu zelako. Legar hobi zaharrak zeuden han, eta natura aldetik balio handiko gune bihurtu da, aisiarako eta olgetarako leku paregabea.

Zabalganeko parkean baditugu larreak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak, muinoak eta mendixkak, egonaldiak egiteko guneak, oinezkoentzako bidezidorrak eta erkametz baso natural bat. Ikuspegi ekologikotik azken hau da elementurik nabarmenena, soroen itsaso zabalean bizirik irautea lortu duen baso uharte urrienetako bat baita.

Las Neveras aldatu

Neberako parkeak Olarizuko parkearekin eta Salburuako parkearekin egiten du muga. Duen kokalekua dela eta, toki hau funtsezkoa da Eraztun Berdeko hegoaldeko eta ekialdeko parkeak lotzeko.

 
Las Neveras parkea

Salburua aldatu

 
Salburua parkea

Salburua hainbat urmaelek osatzen duten parkea da, hala ere, urmael nagusienak  Arkautikoa eta Betoñukoak dira. Urmael hauek, duela hainbat mende lehortu zituzten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat,

Parkean, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak badaude, eta ibilbide horiek elkartzen den puntuan, Ataria dago. Atarian, Salburua osoan zehar aurkitu ditzazkegun animalien eta landareen informazioa dago.

Zadorra Parkea aldatu

 
Zadorra

Parke honetako protagonista, Zadorra ibaia da, Vitoria-Gasteizko udalerriko ibairik garrantzitsuena eta hiriaren zabalkundeari muga jartzen diona. Natur balio handiak dituenez Zadorra eta ingurunea aisialdirako eta paseoetarako leku aproposak dira.

Ibaia hiriaren albotik igarotzen den zati osoan guztiz egokitu nahi da , gainera etorkizunean 13 kilometroko luzera izango dituen ibai parkeaz gozatu ahalko dugu. Parke hau Eraztun Berdearen funtsezko kate maila izango da Salburuaren hezeguneen eta Zabalganeko parkearen artean.


Gehiago jakiteko entzunezkoa aldatu